Gizartea -
Lanak geldituta
Protestarekin jarraitzea erabaki du Gamonaleko asanbladak
Manifestariek karpak jarri dituzte bulebarra egiteko obren ondoren eta manifestazioa deitu dute. Atxilotutako 46 lagunetatik sei kartzelaratu dituzte, baina horietatik hiru aske daude jada.
Erredakzioa
Gamonalen, Burgosen, asanblada egin duten 300 bat lagunek lanen kontrako protestekin jarraitzea erabaki dute asteazken honetan. Auzokideak Vitoria kaleko erreformaren aurka egiten ari dira protesta, Udalak bulebar bihurtu nahi baitu kalea. Manifestariek karpak jarri dituzte bulebarra egiteko obren ondoan, eta asteazken honetarako manifestazio deitu dute.
Lanen toki horretatik hasi eta Polizia Nazionalaren polizia-etxean bukatuko dute martxan, atxilotutako lagunak aske uztea eskatzeko.
Atxiloketak
Gaztela eta Leongo Justizia Auzitegi Nagusiak jakitera eman duenez, atxilotutako lagunetatik sei kartzelaratu dituzte, baina horietatik hiru aske daude dagoeneko.
Ostiral gauetik 46 izan dira guztira atxilotutako lagunak, eta horietatik 44 Burgosen bertan bizi dira. Halaber, ez dute desordena publikoengatik aurrekaririk.
Protestak
Bestalde, ehun bat lagunek elkarretaratzea egin dute gaur goizean, bulebarra egiteko obren ondoan, nahiz eta Udalak lanak geratuko dituela iragarri.
Goizeko lehen ordutik, manifestariek karpak jarri dituzte bertan. Javier Lacalle Burgosko alkatearen dimisioa eskatu dute, eta ustelkeriaren aurkako kartelak jarri dituzte.