Gizartea -

Burgoseko gatazka

Gamonaleko herritarrek mobilizazioak egingo dituzte epaiketen kontra

Bizilagunen Asanbladaren helburua da Udala, Espainiako Gobernuaren azpiordezkaritza eta banketxeak akusazio partikular ez izatea istiluengatik izango diren epaiketetan.

Gamonaleko bizilagunen asanblada. Argazkia: Efe
Gamonaleko bizilagunen asanblada.
Gamonaleko bizilagunen asanblada. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gamonaleko Bizilagunen Asanbleak mobilizazioak egingo ditu datorren astean, protestetan izandako istiluengatik izango diren epaiketetan Burgoseko Udala, Espainiako Gobernuaren azpiordezkaritza eta Vitoria kaleko banketxeak akusazio partikular izan ez daitezen.

Hori horrela, astelehenean 19:00etan manifestazioa egingo dute udaletxera eta Espainiako Gobernuarne azpiordezkaritzaren egoitzara. Gainera, asteartean, okupazio baketsuak egingo dituzte Vitoria kaleko banketxeetan.

Era berean, Asanbladak Vitoria kaleko zanga estaltzen uztea erabaki du, "normaltasunari bide emateko". Horregatik, kolektiboaren egoitza lekuz aldatuko dute.

Azkenik, gaur arratsaldean, 19:30ean, atxilotuen absoluzioaren alde egingo den manifestazioan parte hartzeko deia berretsi dute.

Atxilotuen absoluzioa eskatu dute

1.000tik gora lagunek parte hartu dute igande arratsaldean atxilotuen absoluzioa eskatzeko Burgosen egin den manifestazioan.

19:45ean abiatu da manifestazioa Vitoria kaletik, eta Burgoseko kaleetan barrena ibili ostean Gamonal auzora itzuli dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea