Gizartea -

Noos auzia

Gallardon lekuko gisa deitu ala ez galdegin die Castro epaileak aldeei

Noos auziko epaileak 10 eguneko epea eman die alde guztiei Diego Torres Iñaki Urdangarinen bazkide ohiak egindako eskariaren gaineko iritzia eman dezaten.

Alberto Ruiz Gallardon Espainiako Justizia ministroa. Argazkia: EFE
Alberto Ruiz Gallardon Espainiako Justizia ministroa. Argazkia: EFE
Alberto Ruiz Gallardon Espainiako Justizia ministroa. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Castro Noos auziko epaileak 10 eguneko epea eman die Ustelkeriaren kontrako Fiskaltzari eta auzian parte hartzen ari diren gainerako aldeei, Alberto Gallardon Espainiako Justizia ministroak lekuko gisa deklaratzea ontzat ikusten duten ala ez adierazteko. Diego Torres Iñaki Urdangarinen bazkide ohiak eskari hori egin zion epaileari, eta erabakia alde guztien iritzita jasotakoan hartuko du.

Auzian akusazio partikular moduan aurkeztu den Manos Limpias sindikatuak ere Gallardonen agerraldia eskatu du ohar batean. Horien esanetan, Iñaki Urdangarinek eta Alberto Gallardonek "harreman estua" zuten eta Madril 16 sozietate publikoak 144.000 euroko diru-laguntza eman zion Noos Institutuaren ondorengo izan zen entitate bati. Udalak diru-laguntza hori justifikatu egin zuen laur orriko txosten batean.

Diego Torresek PSOEren garaian Industriako ministro eta Kirolerako Estatu idazkari izan ziren Jose Montillari eta Jaime Lissavetzkyri epaitegira deitzeko ere eskatu du. Noos institutuak Madril 2016 Olinpiar Jokoetarako hautagaitza prestatzeko ustez jaso zituen diru-laguntza publikoak argitzea nahi du Torresek.

Aurreko irailean Gallardonen eginkizuna argitzeko aparteko atal bat irekitzeari uko egin zion Castro epaileak, ordura arte Gallardonek Urdangarinekin edo FDCISeko beste arduradunen batekin bilerarik izan zuela erakusteko frogarik ez zegoela iritzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea