Gizartea -

Gasteiz

Gasteizko Udalak 9,5 milioi ordaindu beharko ditu desjabetzeengatik

2005 urtean, Alfonso  Alonsok zuzentzen zuen udalak 39 lurzati desjabetzeko espedientea ireki zuen Olarizuko parkea handitzeko.

Alfonso Alonso
Alfonso Alonso
Alfonso Alonso

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak Gasteizko Udala 9,5 milioi euro ordaintzera zigortu du, Olarizu parkea handitzeko egindako desjabetzeengatik. Beharrezkoa zena baino gutxiago ordaindu zituen Udalak lurzatiak.

2005 urtean, Alfonso  Alonsok zuzentzen zuen udalak 39 lurzati desjabetzeko espedientea ireki zuen eta metro koadroko 24,59 eurotan tasatu zituen lurzatiak. Jabeek metro koadro bakoitzeko 234,29 euro eskatu zituzten.  Udalak atzera bota zuen eskaera hori.

Ondorioz, lurzatien jabeek helegitea jarri zuen EAEAN. Erabakiak dioenez, lurzatiak metro koadroko 90 eurotan tasatu behar ziren.

Gai berdinaren inguruan 2010 urtean hartutako epai batean oinarritu da epailea erabakia hartzerakoan. Orduan ere Olarizuko desjabetzeak izan ziren hizpide, oraingoan bezalako lurzatiak,1.591 zenbakiko katastrokoak. Metro koadroko 90 euroko balioa eman zien orduan epaileak lurzatiei, eta  % 5 gehiagoko afektazio-saria ezarri zien.

Justizia Auzitegi Nagusiak dionez, lurzatiak 2000 eta 2007 urteetan baloratu zirenean, 1.491 zenbaki katastrala zuten. Ondoren, zenbakiz aldatu eta 1.431 zenbakia eman zitzaien, 2010 urteko epaia ekidin asmoz.

Hori dela eta, epaileak lurzatien jabeei metro koadroko 90 euro ordaintzera zigortu du Udala eta bakoitzari %5eko afektazio-saria ematera. Guztira 9,5 milioi euro ordaindu beharko ditu Udalak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala berriak Epaiketak Gizartea bideoak Gaurko titularrak Gasteiz Gaurko azken ordukoa Alfonso Alonso bideoak EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko epaiketak Vitoria-Gasteizko Koadrila gaur