Gizartea -
Denboralea
Elurteei aurre egiteko dispositiboa erretiratu dute Nafarroan
Dezenteko elur denboralea espero bazen ere, azkenean, uste baino gutxiago bota du, eta ez da ia arazorik izan Foru Erkidegoko errepideetan.
Erredakzioa
Asteburu honetarako Nafarroan iragarrita zegoen elurteei aurre egiteko dispositiboa erretiratu egin du Foru Gobernuak, azkenean, uste baino arazo gutxiago sortu baitu elurrak. 60 makina izan dituzte prest, asteburu osoan, elurra kentzeko.
Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, NA-137 errepidean bakarrik eragin ditu arazoak elurrak, Belaguako mendatean. Gainerako errepideetan elur denboraleak ez du utzi aparteko arazorik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea