Gizartea -
Ezbeharra
Eroski Artea hipermerkatua hustu behar izan dute sute bategatik Leioan
Sutea 17:10ean piztu da, dirudienez, elektrizitate-koadro batean, hipermerkatuaren goialdean, aire girotuko makinak dauden lekuan.
Erredakzioa
Leioako Artea merkataritza zentroko Eroski hipermerkatua hustu behar izan dute, sute txiki bategatik. Ez da inor zauritu, eta zentroa lasai eta arazo barik hustu dute, Ertzaintzak jakitera eman duenez.
Sutea 17:10ean piztu da, dirudienez, elektrizitate-koadro batean, hipermerkatuaren goialdean, aire girotuko makinak dauden lekuan.
Kea hipermerkatura jaisten hasi da, eta, ondorioz, lekua utzarazi behar izan dute, badaezpada. Ez da inolako arazorik sortu. Suhiltzaileak bertaratu dira, eta sutea itzali dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea