Gizartea -

Hezkuntza

Presidenteordea eta PSOEren bozeramailea aurrez aurre, Wertengatik

Erasmus bekek eta Kultura eta Hezkuntza ministroaren kudeaketak Soraya Saenz de Santamaria eta Soraya Rodriguezen arteko liskarra eragin du.

Soraya Rodriguez PSOEren Parlamentuko bozeramailea. Argazkia: EFE
Soraya Rodriguez PSOEren Parlamentuko bozeramailea. Argazkia: EFE
Soraya Rodriguez PSOEren Parlamentuko bozeramailea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordeak eta Soraya Rodríguez PSOEren Parlamentuko bozeramaileak liskar berria izan dute asteazken honetan, Kongresuko kontrol saioan, Erasmus bekengatik eta Jose Ignacio Wert ministroaren kudeaketagatik.

Erasmus bekekin egin duen kudeaketagatik eta Goya sarietan ez egoteagatik Werti dimisioa eskatu ez diola ikusita, Gobernuko presidenteordearen lana zein ote den galdetu du Rodriguezek Santamariari.

Hezkuntzan bezala bizitzan ere "aukera berdintasuna, eta lana eta esfortzua aintzat hartzea" ezinbestekoa dela esan du presidenteordeak. Horrela erantzun du presidenteordeak Soraya Rodriguezek Erasmus beka bat lortzeko ingeles B2 maila eskatuta gurasoek atzerrian ikastora bat egitera  bidali ez dituztenei ateak ixten zaizkiela esan ondoren.

PSOE Gobernuan izan zen azken urtean 36.000 Erasmus bekadun izan zirela eta PPren agintaldiko lehen urtean 40.000 izan direla erantzun dio presindeteordeak Rodriguezi.

"EBko bozeramaileak Espainiak Erasmus beken kudeaketarekin gertatzen ari zena kritikatu zuenean isilik egotea" egotzi dio Rodriguezek Santamariari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea