Gizartea -

Osakidetza salatu dute

Txagorritxun hil zen neskatoaren autopsia eskatu du Osakidetzak

Haurraren familiak salatu egin du Osakidetza, Trebiñun anbulantzia eskatu eta bidali ez zietela argudiatuta.

Argantzungo neskatoaren heriotza ikertuko du Jaurlaritzak

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Trebiñuko hiru urteko neskato bat hil zen astelehenean Txagorritxuko ospitalean, barizelak jota. Haurraren familiak salatu egin du Osakidetza, anbulantzia eskatu eta bidali ez zietela argudiatuta.

Astearte honetan, Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak iragarri du gertatutakoa ikertu egingo dutela, heriotza horren erantzuleak nortzun izan ziren argitzeko.

Gurasoen arabera, Mirandako anbulantzia eskatu behar zutela esan zieten Osakidetzatik, Argantzunen bizi direlako, Trebiñun. Argantzungo hiru urteko haurra igandean izan zen Txagorritxuko erietxean barizelak jota, baina etxera bidali zuten. Gauean, umearen egoerak okerrera egin zuen eta gurasoek anbulantzia eskatu zuten. Erantzuna, Miranda de Ebron, Burgosen, artatu behar zutela. Azkenean, haurraren aita lanetik irten zen eta bere kotxean eraman zuen umea Gasteizko Txagorritxura. Hiru urteko haurrari, baina, bihotza gelditu zitzaion eta erietxean bertan hil zen. Osakidetzakikerketa zabaldu du jada gertatutakoa argitzeko.

Anne Ganuza zen, eta hiru urte eta erdi zituen. Argantzungo Udalak bi eguneko dolua jarri du.

Jaurlaritzak martxan jarritako ikerketa batzordean bi gauza aztertuko dira: batetik zer gertatu zen larrialdi zerbitzuetan eta, bestetik, zer egin zuten Txagorritxuko Pediatrian. Haurrari autopsia egiteko ere eskatu du Osakidetzak. Emaitza guztiak aztertuta zehaztuko dira erantzukizunak, Josu Erkorekaren hitzetan.

'Koordinazio falta'

Roberto Bajos Argote Trebiñuko EAJko zinegotziak salatu du Euskadi eta Gaztela eta Leonen arteko "koordinazio falta" ohikoa dela. "Askotan bati deitzen badiozu ere, bestera eramaten zaituzte, eta ez bakarrik istripuen kasuetan, baita suteetan ere... Oso ohikoa da bi erkidegoen arteko koordinazio falta", nabarmendu du. Trebiñuko herritarrek "zerbitzuak eta prestazioak" nahi dituztela azpimarratu du.

Bestalde, Roberto Ortiz Urbina Argantzungo alkateak azaldu duenez, umea larrialdi zerbitzuetara eraman zuten igandean, baina, bi ordu geroago, alta eman zioten. "Medikuek ez zuten neurririk hartzea beharrezkotzat jo".

Gaztela eta Leongo Juntak, bestetik, neskatoaren heriotzaren inguruan "zuhurtziaz" jokatzeko eskatu du, eta ume horren ikastetxekoei hartu beharreko neurriak jakinarazi dizkie. Datozen 30 egunetan sukarra daukaten begiratzeko, hamar egunetan antibiotikoa hartzeko eta txertoa jartzeko gomendatu die Gaztela eta Leongo Juntak ikastetxe horretako langile eta ume guztiei.

Hileta egin zuten atzo

Argantzungo 200 bat bizilagunek azken agurra eman zioten neskatoari atzo, 18:00etan egindako hiletan.

Udalak bi eguneko dolua ezarri du herrian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza berriak