Gizartea -

Etxegabetzeak

Nafarroako etxebizitza legeak bertan behera jarraitzea erabaki dute

Auzitegi Konstituzionalaren iritzian, legea eteteko erabakia bertan behera uzteak baliteke finantza-sistemari eta bankuak berregituratzeko prozesuari eragitea.

Kaleratzeak Stop erakundearen kontzentrazioa. Argazkia: EFE
Kaleratzeak Stop erakundearen kontzentrazioa. Argazkia: EFE
Kaleratzeak Stop erakundearen kontzentrazioa. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Konstituzionalak 24/2013 foru legearen artikuluak bertan behera mantentzea erabaki du. Lege horrek Nafarroan etxebizitza eskubidea bermatzeko premiazko neurriak jasotzen ditu, eta hipoteka betearazita utzarazteko bidean dauden etxebizitzak bankuei nahitaez kentzea aurreikusten du.

Auzitegi Konstituzionalak martxoaren 10ean kaleratutako autoak dioenez, legea eteteko erabakia bertan behera uzteak baliteke finantza-sistemari eta bankuak berregituratzeko prozesuari eragitea.

Auzitegi Konstituzionalaren aburuz, horrek "interes publikoari kalte" egingo lioke, sistemaren egonkortasuna eta bankuen berregituratzea arriskuan jartzen den heinean.

Foru legeak etxebizitza eskubidearen interes publikoa defendatzen duela onartzen du autoak, eta arrisku egoeran dauden gizataldeen interes pribatua ere aitortzen du, bankuei etxebizitzak nahitaez kenduta horiek erabiltzen jarraitzeko aukera emango liekeelako.

Hala ere, Konstituzionalaren iritzian, legea bertan behera uzteak aipatutako interesetan sortu dezakeen kaltea "urria" da; izan ere, Espainiako Estatuak arrisku egoeran dauden pertsonen etxebizitza eskubidea bermatzeko neurriak hartu ditu.

Egoera guztiak kontuan hartuz, Auzitegi Konstituzionalak, bere esanetan, finantza-sistemaren "interes publikoa lehenetsi" du, jokoan dauden beste interes guztiei "kalte egin gabe".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Etxebizitza