Gizartea -
Madril
54 pertsona atxilotu dituzte hezkuntza-greban, Madrilgo Konplutentsean
Ikasleen Sindikatuak 54 atxilotuak "berehala aske" uztea eskatu du, Unibertsitatea husteko prozesuan "doako eta kalitatezko unibertsitate publikoa aldarrikatzen" zutenean.
Erredakzioa
Ikasleen Sindikatuak Espainia osoan deitutako 48 orduko hezkuntza-grebaren lehen egunan Madrilgo fakultateetan egindako hainbat protestekin batera izan da. Guztira, 54 pertsona atxilotu dituzte Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Cristina Cifuentes Espainiako Gobernuak Madrilen duen ordezkariak adierazi duenez, bi agente zauritu dira istilu horietan.
48 orduko ikasleen grebak irakaskuntza ertaineko (bigarren mailakoa eta batxilergoa) zentro publikoetan % 90eko jarraipena izan du, Ikasleen Sindikatuaren arabera. Halaber, Madrilen, Galizian, Asturiasen, Aragoin, Katalunian, Valentzian, Extremaduran eta Andaluzian izandako babesa nabarmendu du.
Hezkuntza Ministerioaren arabera, berriz, % 20koa izan da jarraipena lehen jardunaldian, eta autonomia erkidego batzuetakoa azaldu du: % 43,3 Kanarietan eta % 7,29 Gaztela eta Leonen.
Bi greba egun hauekin (2014ko lehenak) dagoeneko 14 dira sindikatu horrek deitutako protesta egunak, hezkuntzan egindako "murrizketen", Jose Ignacio Wertek burutzen duen hezkuntza erreformaren eta haren hezkuntza-politiken aurka.
Oraingo honetan, greba deialdia ez da egin irakasteekin eta gurasoekin batera, baina UGT eta CCOO sindikatuen Hezkuntza federazioen babesa izan du, Ezker Batuarenaz gain.
Atxilotuak aske uztea eskatu du Ikasleen Sindikatuak
Ikasleen Sindikatuak 54 atxilotuak "berehala aske" uztea eskatu du, Unibertsitatea husteko prozesuan "doako eta kalitatezko unibertsitate publikoa aldarrikatzen" zutenean.
Ohar batean, atxiloketak "adierazpen eta manifestazio askatasunaren aurkako atentatua" direla esan du, eta grebaren hasieran egin izana kritikatu du. Halaber, Cristina Cifuentes Gobernuak Madrilen duen ordezkariaren dimisioa ere eskatu du.
Bestalde, ehunka ikasle bildu dira UCMn atxilotuak aske uztea eskatzeko. Horrekin batera, errektorearen dimisioa ere eskatu dute.