Gizartea -
Lurraren eguna
Kontxa desagertuko litzateke Artikoa urtuz gero, Greenpeaceren ustean
Antolakundearen arabera, Marbella, Benidorm eta kostaldeko beste hainbat herri urpean geratuko dira, Artikoa urtzea eta klima aldaketa eragotzi ezean.
Erredakzioa
Greenpeace organizazioak ohartarazi duenez, Marbella (Malaga), Benidorm, Kontxako hondartza eta Murtzia, besteak beste, desagertuko lirateke Artikoko izotzaren urtzea eta klima aldaketa eten ezean.
'Lurraren Eguna'ren harira, Greenpeacek 'Espainia: muturreko klimarantz. Klima aldaketa eta Artikoko urtzea ez gelditzearen arriskuak' txostena aurkeztu du, non Artikoa desagertuz gero Espainian izango zukeen eragina aztertu duten.
Testuinguru horretan, Pilar Marcos GKEko kostaldeetako programako arduradunaren esanetan, itsasoak cm 1 gora egiten duenean, hondartzan metro bat desagertzen da eta, NBEk egindako kalkuluen arabera, neurririk hartu ezean, Mediterraneo itsasoa, mende bukaeran, metro erdi inguru igoko da, hau da, urak kostaldeko 500 metro hartuko lituzke barrurantz.
Hori dela eta, Marcosek eta Mario Rodriguez Greenpeaceko zuzendariak Mariano Rajoy Gobernu espainiarreko presidenteari Espainiak Artikoaren aferaren inguruan duen jarrera zehazteko eskatu du.
"Denbora gutxi geratzen da erabakiak hartzeko", ohartarazi du Rodriguezek. Marcosek, ordea, nabarmendu du ez duela zentzurik Espainiak EBk Artikoa babesteko proposamena babestea eta, bestalde, arrantza gune gehiago zabaltzearen alde egitea.