Gizartea -
Hezkuntza erreforma
Irakasleen Estatutua Jaurlaritzaren eskumena dela dio Estebanek
EAJren Kongresuko bozeramailearen ustez, Gernikako Estatutuan "eskumen esklusibo" gisa agertzen da hori.
Erredakzioa
Aitor Esteban EAJren Kongresuko bozeramaileak esan du Irakasleen Estatutua idaztea Eusko Jaurlaritzari dagokiola, Gernikako Estatutuak "eskumen esklusibo" gisa aitortzen diola, alegia.
Onda Vascan egindako elkarrizketa batean, Estebanek egunotan hedabideetan Irakasleen Estatutuari buruz atera diren informazioak izan ditu hizpide. Albiste horien arabera, Hezkuntza Ministerioa prestatzen ari den Estatutu berriaren zirriborroan irakasleei jakintza digitala eta atzerriko hizkuntza batean trebeak izatea exijituko zaie.
Estebanek azaldu duenez, Gernikako Estatutuko hezkuntza alorrean agertzen den "lehenengo xedapen gehigarrian" Jaurlaritzari ematen zaio "eskumen esklusiboa".