Gizartea -
Indarkeria matxista
Lugon hildako emakumea, indarkeria matxistaren 22. biktima
Erailketa gauzatu ostean bere buruaz beste egin zuen 68 urteko senarrak etxeko eranskin batean.
Erredakzioa
Osasun, Zerbitzu Sozial eta Berdintasun Ministroak, Ana Mato, indarkeria matxistaren azken hilketa kondenatu du. Lugoko Foz herrian hildako emakumea hilketa hauen 22. biktima dela jakinarazi du.
71 urteko emakumeak aldez aurretik ez zuen 68 urteko senarra salatu eta azken honek bere buruaz beste egin zuen erailketa gauzatu ostean.
Aurtengo hogeita bigarren Indarkeria matxistaren biktima da Lugon hil duten emakumea. Hogeita bi emakume horietatik seik ez zuten aurretik salaketarik jarri.
Matok gizarte osoari deitu dio indarkeria matxismoa salatzeko eta indarkeriaren edozein zeinuren aurrean jokatu behar dela gogoratu du.
Indarkeria matxismoari aurre egiteko abian dauden ekimen artea 016 telefono zenbakia aipatu du. Doako eta isilpeko zenbakia, non biktimei doako laguntza juridikoa eskaintzen zaien.