Gizartea -
Ezbeharra
Pertsona bat hil da Cintruenigon, kamioi batek harrapatuta
Oinezko bat hil da Cintruenigon, kamioi batek harrapatuta, asteazken honetan, Gobernuak jakitera eman duenez.
Erredakzioa
Oinezko bat hil da (Tuterako bizilaguna da, eta 61 urte ditu) Cintruenigon, kamioi batek harrapatuta, asteazken honetan, Gobernuak jakitera eman duenez.
Ezbeharra 12:39an izan da, N-113 errepidean, 92. Kilometroaren parean, eta 112k Cintruengiko Osasun Zentroko mediku talde bat bidali du, baina ezin izan du heriotza berretsi besterik egin.
Anbulantzia medikalizatu bat ere eraman dute, baina heriotza hori iritsi baino lehen izanda da. Foruzaingoko agenteek atestatuaren kargu egin dira, errepidea itxita geratu delako bi norabideetan, istripua izan den lekuan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea