Gizartea -
Abusuak adingabeei
Vatikanoan 884 apaiz kargutik kendu dira abusuengatik azken hamarkadan
Egoitza Santuak adingabeei egindako ustezko sexu abusuengatik apaizen 3.420 kasu ikertu zituen azken hamarkadan, eta, horietatik 884 kargutik kendu zituen.
Erredakzioa
Egoitza Santuak adingabeei egindako ustezko sexu abusuengatik apaizen 3.420 kasu ikertu zituen azken hamarkadan, eta, horietatik 884 kargutik kendu zituen, Silvano Tomasi NBEren aurrean, Genevan, Vatikanoaren ordezkari iraunkorrak astearte honetan azaldu duenez.
Tomasik agerraldia egin du gaur, bigarren egunez, Torturaren aurkako NBEren Batzordearen aurrean. Adierazi duenez, Egoitza Santuak zigor jurisdikziorik ez duen arren kleroaren pederastia kasuetan hirugarren herrialdeetan, eskumena du errudunak diren apaizak kentzeko, delitua egin dutela egiaztatzen bada.
"Egoitza Santuak ez du eskumenik Estatutik kanpo Vatikanoko pederastak epaitzeko, baina adingabeei abusuak egin dizkieten pertsonen aurka elizaren prozedurak egiten ditu", azaldu du Tomasik. Halaber, ekimen horiek "akusatua bizi den lekuetan egiteko akzio judizialak kaltetu gabe" egiten direla zehaztu du.
Tomasik azaldu duenez, elizgizon batek adingabeei abusuak egiteko kasuren bat susmagarria denean, herriko apaizak "elizbarrutiko apaizek gauzatutako akzioetatik haurrak babesteko betebeharra du", beraz, txosten bat egin behar du eta Fedearen Doktrinaren Kongregaziora bidali, horrek erabaki bat hartu dezan.
Behin kasuaren azterketa eginda, Kongregazioak apaizari zigor kanonikoa ezartzeko ahalmena du, "eta erruduntzat hartuz gero, zigor kanonikorik larriena ingurune apaiztiarretik kentzea da".