Mundua -

Torturaren kontrako hitzarmena

Vatikanoa NBEren Torturaren kontrako Batzordearen aurrean agertu da

Hitzarmenaren helburua nagusia "torturaren, tratu txarren, krudelen, ankerren eta apalgarrien kontrako borroka" da.

Vatikanoak txoten bat aurkeztu zuen Umearen Eskubideen gaineko Batzordearen aurrean. Irudia: EFE
Vatikanoak txoten bat aurkeztu zuen Umearen Eskubideen gaineko Batzordearen aurrean. Irudia: EFE
Vatikanoak txoten bat aurkeztu zuen Umearen Eskubideen gaineko Batzordearen aurrean. Irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Vatikanoa NBEren Torturaren kontrako Batzordearen aurrean agertu da gaur goizean, lehenengo aldia da organo honen aurrean agertzen, Torturaren kontrako Nazioarteko Hitzarmena babestu duten Estatu guztiek tarteka egiten duten bezala.

Saioak, edonola ere, bihar jarraituko du gizartearen zenbat organizazioren kideren parte-hartzearekin; hain zuzen, adin txikikoak ziren garaian Elizako kideen gehiegikeriak jasan zituzten biktimak dira.

Vatikanoak Torturaren kontrako Hitzarmenarekin bat egin zuen 2002an.

Hitzarmenaren helburua nagusia "torturaren, tratu txarren, krudelen, ankerren eta apalgarrien kontrako borroka" da. Testuaren arabera, torturaren definizioa honakoa da: "nahita mina edo sufrimendu larria - fisikoak zein burukoak- sorraraztea".

Vatikanoak Umearen Eskubideen gaineko Batzordearen aurrean txoten bat aurkeztu zuen aurreko urtarrilean. Orduan, zenbait apaizek haurrei egindako sexu-abusuak izan ziren txostenaren ardatza, Elizak hainbat urtetan ukatu ostean.

Batzorde horrek ebatzi zuen Vatikanoak hartutako "praktiken eta politiken ondorioz, abusuak egin ziren eta errudunek ez zuten zigorrik jaso", saihesteko "neurririk hartu ez zuelako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak NBE albisteak Gizartea bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Erlijioa Sexu abusuak Elizan Gotzain Biltzarraren albisteak gaur