Gizartea -

Pederastia kasuak

Vatikanoa: 'Umeei egindako abusuen erantzuleen artean apaizak badaude'

NBEko batzorde baten aurrean lehen aldiz azalpenak eman ditu Eliza katolikoak, eta adingabeei egindako sexu erasoen aurrean duen jarrera aurkeztu du.

Silvano Tomasi, Vatikanoko ordezkaria, NBEn egin duen agerraldian. EFE
Silvano Tomasi
Vatikanoak onartu ditu sexu gehiegikeria kasuak

1:07

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Vatikanoak NBEko batzorde baten aurrean aitortu duenez, ez dago aitzakiarik umeen kontrako indarkeria eta abusuen kasuen aferan, eta abusu horien erantzuleak "apaizen eta Elizako kideen artean ere" badaudela agertu du.

Silvano Tomasi monsinore eta Vatikanoko ordezkariak agerraldia egin du gaur Nazio Batuen Erakundearen (NBE) Umeen Eskubideen Batzordean, lehen aldiz. Vatikanoak Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioan adostutako konpromisoak betetzen ari den baloratu behar dute batzordekideek.

Vatikanoak NBEra bidalitako ordezkaritzaren buruak adierazi duenez, Elizako kideek umeei egindako abusuak larriak dira benetan, pertsona horiek berez konfiantza handia eragiten dutelako eta haurrak babesteko betebehar jakina dutelako. "Konfiantzazko harreman hori kritikoa da, eta erantzukizun eta errespetu handia eskatzen du", esan du Tomasik.

Eliza katolikoak frogatutzat eman dituen kasuetan, erruduna abusuak gertatu diren estatuan dauden legeen arabera zigortu behar da, Vatikanoak agertu duenez.

Vatikanoak pederastia kasuen aurrean duen jarrerari buruz galdetuta, "abusuen biktimak entzun eta horiengan eta horien familiengan duten eragina aztertzeko konpromisoa" duela azpimarratu du Tomasik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da munduan gaur? Delituak bideoak NBE Gizartea bideoak Gaurko titularrak Albisteak Nerabezaroa albisteak Sexu erasoak Sexu abusuak Eliza Katolikoan Gotzain Biltzarraren albisteak gaur