Gizartea -

Lapurreta

Zaintzen zuen adineko andreari lapurtzeagatik atxilotu dute Gasteizen

7.000 euroko iruzurra egin zion 35 urteko emakumeak biktimari. Antza denez, Internet bidez produktu ezberdinak erosi zituen atxilotuak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

35 urteko emakume bat atxilotu dute Gasteizen, ustezko iruzurragatik. Antza denez, zaintzen zuen adineko andreari 7.000 euro lapurtu zizkion, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Atxilotuak kreditu-txartel batekin erosketak egin zituen Interneten eta aurrezki-libreta batekin bankutik dirua atera zuen. Kontu korrontea gauez zaintzen ari zen adineko andrearena zen.

Guztira, 7.000 euro bereganatu zituen ustezko lapurrak. Kontu korrontea egiaztatu ostean adineko andrearen senitartekoek salaketa aurkeztu zuten.

Biktimaren zaintzailea susmagarri nagusia izan da hasieratik. Dirudienez, atxilotuak kreditu-txartela eta aurrezki-libreta ohe ondoko mahai batetik hartzen zituen. Kreditu-txartelaren zenbakia erraz lortu zuen, adineko andrearen konfiantza zuelako. Ustezko lapurra asteazkenean atxilotu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Pertsona edadetuak