Gizartea -

Salaketa

Bizikletak maileguan jartzeko enpresak auzitegira eraman du Gasteiz

Prisma Global Gasteizko enpresak Arabako hiriburuko Udala auzitegira eraman du, duela bi urte bizikletak maileguan jartzeko sistema berria esleitu ondoren, atzera egiteagatik.

Kaskoa bizikletan hirietan
Kaskoa bizikletan hirietan
Kaskoa bizikletan hirietan

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Prisma Global Gasteizko enpresak Arabako hiriburuko Udala auzitegira eraman du, duela bi urte bizikletak maileguan jartzeko sistema berria esleitu ondoren, atzera egiteagatik.

Radio Euskadin jakin ahal izan duenez, duela bi urte, ‘Green Capital’ izan zen urtean, Gasteizko Udalak bizikletak maileguan jartzeko sistema berria ezarri nahi zuen.

Ekimen garrantzitsua izan behar zuen, New York edota Londresen antzekoak, eta zerbitzua behin behinekoz esleitu ondoren, azken momentuan atzera egin zuen, arrazoi ekonomikoak argudiatuz.

Orain, enpresak 180.000 euro eskatzen dizkio Gasteizko Udalari.

2012. urtean, Udalak zerbitzua goitik behera berritu nahi zuen, eta, guztira, 500 bizikleta maileguan eskaintzeko programa martxan jarri nahi zuen, 6 milioi euroko aurrekontuarekin. Prisma Global enpresari esleitu zion zerbitzua, behin behinekoz.

Baina, Jaurlaritzatik diru-laguntzarik iritsi ez zela argudiatuta, proiektua ez zuten gauzatu eta bertan behera uztea erabaki zuten.

Jasandako kalteengatik, 180.000 euro eskatuko dizkio orain Prisma Global enpresak Gasteizko Udalari, besteak beste, 2012. urtean hornitzaileekin egindako kontratuengatik eta Kanadako enpresa bati eskatutako bizikletengatik.

Enpresak Radio Euskadiri azaldutakoaren arabera, posible dute kontratuaren % 3a eskatzea, eta, epaitegira jo aurretik Udalarekin akordio batera iristen saiatu badira ere, “ezinezkoa” izan da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala berriak Euskal herriak Araba Gizartea bideoak Gaurko titularrak Albisteak Bizikletak gaur