Gizartea -

Bisita Jordaniara

Frantzisko aita santua: 'Munduak bakearen mezulariak behar ditu'

Aita santuak nabarmendu duenez, "bakea ezin daiteke erosi, ezta saldu ere; egonarriz bilatu, eta artisauen modura" eraiki behar da, egunerokoan, "keinu txiki eta handien bidez".

Aita santua, Jordaniako Ghanzi printzearekin, Ammanen. Irudia: EFE
Aita santua, Jordaniako Ghanzi printzearekin, Ammanen. Irudia: EFE
Frantzisko aita santua Jordaniara iritsi da

0:53

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aita santuak nabarmendu du munduak bakearen mezulariak eta bakearen testigantzak izan behar dituela. Halaber, esan du bakea ezin daitekeela ez erosi, ez saldu. Frantziskoren hitzetan, bakea "egonarriz bilatu" eta "artisauen modura" eraiki behar da, egunerokoan, "keinu txiki eta handien bidez". Hitzok Lur Santura egindako bisitan egingo dituen hiru homilietako lehenengoan esan ditu.

Amman Jordaniako hiriburuko Nazioarteko Estadioan egindako mezan, Frantziskok "keinu umilak, senide artekoak, bakea eta berradiskidetzea sustatzen dituztenak" egitea eskatu du, "benetako bake irmo eta iraunkorra lortzeko".

Aita santuak 40.000 lagunen aurrean gidatu du elizkizuna, Palestinatik, Siriatik eta Iraketik etorritako errefuxiatuak tartean zeudela, eta Joan Paulo II.aren eta Joan XXIII.aren irudiak atzean zituela.

Homilian, aita santuak esan du bere bihotza Palestinatik, Siriatik eta Iraketik etorritako errefuxiatu kristauekin ere badagoela, eta haiengandik gertu dagoela nabarmendu du. Halaber, Frantziskok elkartasun deia egin du, "ideia, hizkuntza, kultura eta erlijio ezberdintasunez harago".

Bere ibilgailuan nazioarteko estadioa zeharkatu eta gero, bakearen bidea "sendotuko" dela esan du, pertsona guztiak "odol berekoak" eta "gizakiak" direla onartzen bada, eta "zeruan Aita bakarra" dagoela eta "denak haren seme-alabak direla, haren irudiaren araberakoak eginak" ahazten ez bada.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko azken ordukoa Gizartea bideoak Aita santua Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Gotzain Biltzarraren albisteak gaur Ekialde Hurbila gaur Azken ordukoa Jordanian