Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizon batek bere bikotekide ohia ito du Mallorcan
Gizonezko batek bikotekide ohia hil du Soller herriko Can Prohom etxaldean, eta ondoren bere buruaz beste egin du tiro baten bidez.
Erredakzioa
Gizonezko batek bikotekide ohia ito du Soller (Mallorca) herriko Can Prohom etxaldean, eta ondoren bere buruaz beste egin du tiro baten bidez, Guardia Zibilak jakitera eman duenez.
Hilketa gizonak egin duela diote zantzu guztiek. Krimena burutu eta gero bere buruari tiro egin dio eskopeta batekin.
Larrialdi zerbitzuek talde psikologiko bat bidali dute. Antza denez, psikologoek bi adingabe artatu behar dituzte.
Gertakaria 16:00ak aldera jaso da etxalde batean, Soller eta Deia artean, Gobernuko Ordezkaritzak jakinarazi duenez.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea