Gizartea -

EITB

LAB: 'Eusko Irratiko lan eskaintzak plantila egonkortuko du'

Sindikatuaren esanetan, kontratazio politikak zerbitzu publikoan beharrizan objektiboen baitan diseinatu behar dira.

Eskaintzarekin plantila estrukturala bermatzen dela dio LABek

0:34

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Irratirako egin den Lan Publikoaren Deialdiaren deialdiak sortutako polemikaren aurrean, LAB sindikatuak bere iritzia eman du gaur komunikabideen aurrean. 49 plaza aterako ditu taldeko irratietarako EITBk; egun, 79 langile daude plazarik gabe lanean, kontratu mugagabeekin.

Hasteko, Radio Euskadiko langileen mobilizazioak "errespetatzen" dituztela nabarmendu dute, baina zabaldu diren hainbat informazio ez direla zuzenak ohartarazi dute EITBko LABeko arduradunek, eta horiek zuzendu nahi dituztela.

EITBko Administrazio Kontseiluak erdietsitako akordioari esker, "hainbat urtez luzatu den egoera irregularra konpontzeari bide" emango zaiola esan du LABek. "Eusko Irratiak egiten duen eskaintza zerbitzu publikoa den heinean, zerbitzu publikoetako langileen funtsezkoak diren berdintasun, meritu eta gaitasun printzipioak aplikagarriak izango zaizkie langile guztiei", esan du sindikatuak.

Halaber, eskaintza honek "49 lanpostu egonkortu" egingo dituela eta "jubilazioetatik beste zortzi lanpostu" aurreikusita dituztela gaineratu dute. "Eusko Irratian eta oro har zerbitzu publikoetan ematen den behin behinekotasun tasa altua mugatu, ordezkapenak bete eta kalitateko enplegu publikaoren sorrerarako bitartekoa da honako akordioa', LABen iritzian.

Afera honen jatorria "aspaldikoa" dela esan du LABek: Andoni Ortuzar EITBko zuzendaria izan zen garaian egindako "kontratazio irregularretan dago honen guztiaren sorburua", sindikatuaren ustez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea