Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Emakunde genitalen mutilazioa prebenitzeko protokoloa lantzen ari da

Mutilazioa egiten den herrialdeetakoak izateagatik arriskuan egon daitezkeen 0 eta 14 urte bitarteko neskatoak 800 inguru dira EAEn, Emakundek jakinarazi duenez.

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria (ezk). Artxiboko irudia: EFE
Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria (ezk). Artxiboko irudia: EFE
Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria (ezk). Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakunde Emakumearen Euskal Institutua Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) genitalen mutilazio prebenitzeko protokolo bat sortzeko lanean ari da. Mutilazioa egiten den herrialdeetakoak izateagatik arriskuan egon daitezkeen 0 eta 14 urte bitarteko neskatoak 800 inguru dira EAEn, Emakundek jakinarazi duenez.

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak harrera egingo die gaur Lehendakaritzako egoitzan, Adriana Kaplan genitalen mutilazioaren prebentziorako Wassu-UAB Fundazioko zuzendariari eta Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariari. Kaplanek eta Landaidak EAEn izan daitezkeen genitalen mutilazio kasuak prebenitzeko egiten ari diren lanari buruzko azken xehetasunak eman dizkiote Urkulluri.

Lan horren arlo teknikoa Wassu-UAB Fundazioaren esku dago, eta koordinazioa Emakunderenean. Orain arte egindako lanari esker, diagnostikoan aurrera egin da eta lantalde ezberdinekin harremanak egin dira, EAEn genitalen mutilazioa prebenitzeko protokolo bat diseinatzeko helburuarekin.

Emakunderen arabera, prebentzioko lanean "ezinbestekoa da zerbitzu sozialetako, osasun arloko eta hezkuntza arloko profesionalen arteko koordinazioa". Hori kontuan izanik, gaur goizean bertan, Kaplan eta Landaida Osasun sailburu Jon Darponekin, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburu Cristina Uriarterekin eta Enplegu eta Politika Sozialetako sailburu Juan Maria Aburtorekin bildu dira Eusko Legebiltzarrean.

Genitalen mutilazioa egiten den herrialdeetatik etorritako 11.000 pertsona inguru bizi dira EAEn, eta mutilazioa jasateko arriskuan egon daitezkeen nesken kopurua 800 ingurukoa da.

Adriana Kaplan Antropologia katedraduna da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, eta Afrikako migrazioetan emakumezkoen mutilazio genitalaren gaian lehen mailako aditua. 2009tik Espainiako Jakintzaren Transferentzia Sozialaren lehen Katedra eman zioten 20 urtez migrazioen integrazio sozialean, osasun sexualean eta, bereziki, mutilazio genitalean lan egiteagatik.

Gambia, Senegal eta Ginea Bissaun egin du lan 1987tik, eta Gambian  Medical Research Council erakundeeko kolaboratzailea izan da, Women's Bureau elkarteko aholkularia eta nazioarteko hainbat agentzietako kontsultorea mutilazio genitalaren gaian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Emakunde argazkiak