Gizartea -
Migrazio mugimenduak
Espainiak eta Marokok 1.000 etorkin Melillara sartzea oztopatu dute
Ehundaka pertsona mugara hurbiltzen ari zela begiztatu ostean, polizia dispositiboa aktibatu dute. Horri eta 'eskalatzaileen kontrako hesia'ri esker eten egin dute sarrera.
Erredakzioa
Guardia Zibilak eta Marokoko Poliziak Afrikako 1.000 etorkin inguru Melillan sartzea galarazi dute gaur, larunbata, goizaldean.
Poliziak jakinarazi duenez, goizalde osoan alerta egoeran egon dira, kamerek ehundaka pertsona, milatik gora izan zitezkeen, mugara hurbiltzen ari zela antzeman ostean.
Ondoren, protokoloa aktibatu egin dute eta, hortaz, Espainiako eta Marokoko mugaldean polizia ugari sakabanatu dituzte, eta Guardia Zibileko helikopteroa ere atera dute.
Saihesbiderako sarbideak ere itxi egin dituzte, hesiaren ondotik paraleloki igarotzen baita.
Zenbait pertsonak lehenengo hesia pasatzea lortu dute, baina Marokok harrapatu ditu eta, antza denez, ez dute Melillan sartzea lortu, aipatu iturrien arabera.
Mugiarazitako poliziei eta maiatzean jarritako 'eskalatzaileen kontrako hesia'ri esker eten egin dute sarrera.