Gizartea -

Kutsadura espedientea

Eusko Jaurlaritza koke hautsaren isuria ikertzen ari da Petronorren

Ingurumen Sailak jakitera eman duenez, "material zatikatuaren isuri" bat gertatu da eta "koke hautsa izan daiteke". Iragan larunbatean, Muskizeko San Julian auzoan, hauts geruza agertu zen.

Ekologistak Martxan elkartearen protesta Muskizen. Artxiboko irudia: EFE
Ekologistak Martxan elkartearen protesta Muskizen. Artxiboko irudia: EFE
Ekologistak Martxan elkartearen protesta Muskizen. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Muskizeko (Bizkaia) Petronor lantegian koke hautsaren isuri bat ikertzeko espedientea zabaldu du Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuak.

Ingurumen Sailak agiri batean jakitera eman duenez, "material zatikatuaren isuria" izan da eta "koke hautsa izan daiteke".

Isuriaren jatorria zehazteko enpresan informazio gehiago biltzen ari dira Eusko Jaurlaritzako teknikariak. Iragan larunbatean, San Julian auzoan, hauts geruza azaldu zen.

Airearen Kalitatea Ikuskatzeko Sarearen estazioak San Julianen bildutako datuak aztertu ditu Sailak. Hautsak bizilagunei kalte egin diola onartu du Sailak, baina "material zatikatu eta BTX mailak erreferentzia balioen barruan" daudela azaldu dute aire kalitateko datuek. Hala ere, "ohiko balioen gainetik unean uneko datuak" jaso dituztela onartu du Jaurlaritzak.

Unitate mugikorra

Gainera, Gasen Kromatografia-Masen Espektometriarako unitate mugikorra martxan zegoen. Unitatea Ingurumen Sailburuordetzak eta Osasun Publikoaren Zuzendaritzak kudeatzen dute.

Unitate mugikorrak konposatu organiko hegazkorrak aztertzen ditu. Aire kalitateko estazioaren ondorioak berretsi ditu unitate mugikorrak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Petronor albisteak Muskiz bideoak Gizartea Eguneko albisteak Eguneko albisteak Euskal Herriko kutsadura gaur