Gizartea -
Etxegabetzea Algortan
Familia bat etxegabetu dute Getxon, 30.000 euroko zor bat dela eta
Lau kideko familia horrek etxegabetzea atzeratzea lortu zuen, baina gaur Ertzaintzak Aldapa kaleko 23. zenbakiko etxebizitza hustu du.
Erredakzioa
Ertzaintzak Getxoko familia bat etxetik atera du gaur, 30.000 euroko zor baten ondorioz igorritako etxegabetze agindua betetzeko.
Maiatzaren 13an, lau kideko familia horrek etxegabetzea atzeratzea lortu zuen, baina gaur Ertzaintzak Aldapa kaleko 23. zenbakiko etxebizitza hustu du.
Toki horretara dozenaka lagun joan dira, poliziari sartzea oztopatzeko, baina Ertzaintzak banan-banan atera ditu eta etxegabetzea egin ahal izan dute. Pertsona bat atxilotuta eraman dute, agenteei desobeditzea egotzita, eta beste hainbat identifikatu egin dituzte.
Rosa de la Fuente PAH Sendia plataformako bozeramaileak salatu duenez, Ertzaintzak "bortizki" gauzatu du etxegabetzea.
Gainera, etxea galdu duten pertsonak "babes gabe" izan direla kritikatu du.