Gizartea -
Etxegabetzea
Alokabidek gizonezko bat etxegabetu du Barakaldon
Kaleratzea geldiarazteko asmoz deitutako elkarretaratzea indarrez desegin du Ertzaintzak.
G. Palacios | EITB.COM
Eusko Jaurlaritzaren alokairuzko etxebizitza batean bizi zen gizonezko bat etxegabetu dute gaur goizean Barakaldon.
Hainbat herritarrek elkarretaratzea egin dute, kaleratzea gelditzeko asmoz, baina Ertzaintzak "indarrez eta borrak erabilita" sakabanatu ditu manifestariak, PAH Bizkaia kaleratzeen aurkako elkarteak eitb.com-i jakitera eman dionez.
Alokabide duela bost hilabete saiatu zen etxegabetzea egiten, baina orduan Hipotekak Kalteturikoen Bizkaiko Plataforma kaleratzea gelditzeko gai izan zen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea