Gizartea -

Gertakaria

Helikopteroz erreskatatu dute txirrindulari bat Toloño mendian

Biktimak istripu bat izan du, beste txirrindulari batzuekin pista batetik zihoanean. Arauzko kaskoa zeraman.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

30 urteko txirrindulari bat zauritu da Toloño mendian, eroriko baten ondorioz buruan kolpe bat jasotzean, pista batetik zihoanean, Bastida udalerrian; Ertzaintzaren helikoptero batek erreskatatu du eta Gasteizeko Santiago ospitalera eraman dute. Gertakaria igandeko 12:45ean jazo da, Gatzaga Buradon eta Toloño mendilerroaren arteko pista batean. Txirrindulari batzuek osatutako talde bat hortik zihoan, mendi bizikletak erabiltzen, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Horietako batek istripu bat izan du eta buruan kolpea jaso du. Kaskoa zeraman jarrita, eta beste kolpe batzuk ere jasan ditu. Lurraldeko orografia eta erorikoaren balizko larritasuna kontuan izanik, Ertzaintzaren helikoptero bat bertaratu da; lurretik ere patruila bat heldu da, eta osasun-zerbitzuak ere bai.

Istripua izan duen lagunen oharrek eta WhatsAppen bidez bidalitako koordenatuek helikopteroaren helduera erraztu dute. Txirrindularia bertan artatu dute, eta gero Arkauteko Akademiara eraman dute; handik, anbulantziaz, Santiago ospitalera eraman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erdekidegoko Polizia Araba Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Arabako Errioxa Mendizaleen istripuak