Gizartea -
Sute-arriskua
Su egitea debekatuko du Arabak ostiraletik aurrera
Aldundiaren esanetan, barbakoak egitea gustuko dutenek Arabako 18 parketan egin ahalko dute su, adreiluzko, harrizko eta hormigoizko barbakoak baitaude parke horietan.
Erredakzioa
Ostiraletik aurrera Arabako parke eta mendietan su egitea debekatu du Arabako Foru Aldundiak, suteak izateko arriskua dela medio.
Aldundiaren esanetan, barbakoak egitea gustuko dutenek Arabako 18 parketan egin ahalko dute su, adreiluzko, harrizko eta hormigoizko barbakoak baitaude parke horietan.
Besteak beste, toki hauetako parkeetan egin ahalko dira barbakoak: Estibaliz, Maroño, San Roke (Amurrio), Sorgimendi (Urrunaga) eta Artzeniega.
Hala ere, arriskua izanez gero, toki horietan ere su egitea debekatzea aurreikusi du Arabako Foru Aldundiak.
Debekua baldintza meteorologikoak hobetu eta, hortaz, suteak izateko arriskua murrizten denean utziko dute bertan behera.
Debekua betetzen ez dutenek 1.000 euro arteko isuna jasoko dute.