Gizartea -

Eusko Jaurlaritza

Batez beste 57 euro itzuli ditu, koordainketa dela eta

Urtean 18.000 eurotik behera jasotzen duten pentsiodunek, diru laguntzarik jasotzen ez duten langabeek eta bizitzeko baimenik ez duten baliabiderik gabeko etorkinek eskatu ahal izan dute laguntza.

Koordainketa botiketan
Koordainketa botiketan
Ehun mila gaixok eskatu dute botiken koordainketarako laguntza

1:11

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak batez bestez 57,2 euro itzuli die botiken koordainketaren bidez egindako gastua berreskuratzeko eskaria egin duten 83.163 herritarrei. Guztira, 93.000 pertsonak egin dute gastua berreskuratzeko eskaria.

Urtean 18.000 euro baino gutxiago jasotzen dituzten pentsiodunek, diru laguntzarik jasotzen ez duten langabeek eta bizitzeko baimenik ez duten baliabiderik gabeko etorkinek eskatu ahal izan dituzte aipatu laguntzak.

2014ko Aurrekontuetan, 18 milioi daude horietara bideratuta, eta zenbateko hori handitu egin ahal da.

Konpentsazioak 2013ko uztailaren 1etik aurrera egindako salerosketetarako izango dira, egun horretan sartu baitzen indarrean, hain zuzen, koordainketa berria. Gobernu Zentralak ezarritako eredu honek hainbat kolektibok botiken truke ordaindu beharreko zenbatekoa nabarmen handitu du.

Helegiteak

Eusko Jaurlaritzak bi helegite jarri ditu, bata Osasun eta Farmaziako Sistema Nazionalaren Oinarrizko Zerbitzu Zorroaren Zuzendaritza Nagusiak onartutako koordainketaren kontra, eta bestea osasun-txartel indibiduala arautzen duen irailaren 30eko 702/2013 Errege Dekretuaren aurka.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Sendagaiak albisteak Dirulaguntzak Farmaziak