Gizartea -
Marotoren hitz polemikoak
Gomez: 'Gasteiztarren gehiengoa bat dator Marotoren gogoetarekin'
Donostiako PPko bozeramaileak baieztatu du "Gasteizko gizartearen gehiengoa" ados dagoela Javier Maroto, Gasteizko alkateak, magrebtarrei buruz egin zituen adierazpenekin.
Erredakzioa
Ramon Gomez, Donostiako PPko bozeramaileak astearte honetan komunikabideen aurrean egindako prentsaurrekoan baieztatu du "Gasteizko gizartearen gehiengoa" ados dagoela Javier Maroto, Gasteizko alkateak magrebtarrei buruz egindako adierazpenekin.
Haren ustez Gasteizko errealitatean kokatu behar dira Marotoren hitzak, izan ere, Arabako hiriburuan Donostian baino etorkin gehiago dago, eta horitatik kopuru handi bat magrebtarra da.
Gomezek dio hemengo jendea "haserre" dagoela, izan ere, beti ordaindu dituzte euren zergak eta, orain, iraila iritsi eta ez dituzte laguntzak horiek jasoko, amaitu egin baitira.
Hau guztiaz gainera, Gomezek argi utzi du Euskadira datozen etorkin gehienak lanera eta zergak ordaintzera datoztela, eta guztiak direla "ongietorriak". Dena dela, azpimarratu du laguntza sozialak ezin dutela "dei efektua" delakoa izan.