Gizartea -

Adinekoei tratu txarrak

65 urtetik gorako 13.000 lagunek tratu txarrak jasaten dituzte

13.000 adinekok tratu txarrak jasaten dituzte Euskadin, eta familia giroan ez ezik, zaharren egoitzetan eta osasun zentroetan ere tratu txarrak ematen direla esan du Virginia Lizarragak.

65 urtetik gorako 13.000 adinekok tratu txarrak jasaten dituzte. Artxiboko argazkia.
65 urtetik gorako 13.000 adinekok tratu txarrak jasaten dituzte
Zaharrak, eskubide osoko pertsonak

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

65 urtetik gorako 13.000 adinekok tratu txarrak jasaten dituzte Euskadin, eta kasu gehienak familia giroan gertatzen dira. Horrela adierazi du astelehen honetan Virginia Lizarraga, Bizitzen Fundazioko kideak, EHUko Udako Ikastaroen baitan egin duen prentsaurrekoan.

Lizarragaren aburuz, tratu txar horiek ezberdinak izan daitezke: Psikologikoak irainen eta arduragaberiaren bidez; fisikoak kolpeen eta soken bidez; ekonomikoak, sexualak baita eguneroko axolagabekeriagatik bidez sorturikoak ere, izan ere, zenbaitetan zaintzaileek ez dizkiete adinekoei behar dituzten elikagaiak eta botikak ematen.

Familia giroan ez ezik, zaharren egoitzetan eta osasun zentroetan ere tratu txarrak ematen direla esan du Lizarragak, eta administrazioari ere bota dio honen guztiaren errua, izan ere, haren aburuz, askotan familiaren iritzia gailentzen da adinekoaren iritziaren aurretik.

Gainera, erakunden aldetik ere tratu txarrak ematen direla esan du, zenbaitetan, zaharren etxeetan edo osasun zentroetan adinekoak sartzeko epea gehiegi luzatzen delako.

Salaketa "oso gutxi" izan direla eman du aditzera Lizarragak, eta 13.000 kasuak Eusko Jaurlaritzak 65 urtetik gorako lagunei egindako ikerketa baten ondorioz ezagutu direla.

Horren aurrean azpimarratu du pertsona guztiak ditugula, zaharragoak edo gazteagoak izan, eskubide berdinak eta horren aurrean kontziente izan behar dugula.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Adinekoei buruzko albisteak