Gizartea -
Espainiako Itzulia
Aralarko San Migelera igotzeko errepidearen egoera txarra salatu dute
Irailaren 3an Espainiako Itzulia Aralarko San Migeleko Santutegian amaituko da eta Uharte Arakilgo Udalak bertara igotzen den errepidearen "egoera txarra" salatu du.
Erredakzioa
Uharte Arakilgo Udalak Aralarko San Migelera igotzen den errepidearen "egoera txarra" salatu du. Irailaren 3an bertan amaituko da Espainiako Itzuliko etapa eta gerta litekeenaren aurrean ardurarik ez dutela hartuko azpimarratu du.
Errepidearen egoera larriak "bizikletei, motozikletei eta lau gurpileko ibilgailuei" eragiten diela eman du jakitera Udalak, eta gogorarazi errepide horretan du ibilgailuek ezin dutela 20 kilometro orduko muga gainditu.
Nafarroako udaletxeak esan du komunikabideen bidez jakin zutela Espainiako Itzulia Aralarko San Migelen amaituko zela eta orduz geroztik, ahalik eta arduratsuen jokatu nahi izan dutela. Honen aurrean Itzuliaren antolatzaileen eta Nafarroako Gobernuaren jarrera kritikatu du.
Dena den, 2014ko udaberrian bilera ezberdinak egin zirela baieztatu du, eta bertan, udaletxeko ordezkariez gain, San Migel Kofradiako eta Santutegiko ordezkariak ere izan zirela esan du.
Hala eta guztiz ere, Euskal Herriko Itzulia Aralarko San Migelen amaitzeko astebete soilik geratzen denean, Uharte Arakilgo Udalak hartutako konpromisoak ez direla bete salatu du eta txirrindularientzako oso arriskutsua izan daitekela ohartarazi du, errepidean dauden zartadurak medio.