Gizartea -
Indarkeria matxista
Emaztea eskaileretatik bota eta egoera kritikoan utzi du, Gironan
Eskaileretatik eroritako emakume bat artatu zuten Mossoek larunbatean, baina emakumearen alabak istripua izan zela esan zien orduan poliziei.
Erredakzioa
Esquadra Mossoek Lloret de Mar udalerriko bizilagun bat atxilotu dute gaur, emaztea eskaileretatik behera botatzea eta egoera kritikoan uztea egotzita, Kataluniako Poliziak jakitera eman duenez.
Gertaera larunbat goizean jazo zen, Lleida kaleko etxebizitza batean. Eskaileretatik eroritako emakume bat artatu zuten Mossoek, baina haren alabak istripua izan zela esan zien orduan poliziei.
Emakumea egoera kritikoan eraman zuten ospitalera, buruan traumatismo handia zeukala. Ordu batzuk geroago, baina, emakumearen alabak onartu zuen gizonezkoak bere ama bultzatu egin zuela eta, bultzadaren ondorioz, eskaileretatik behera erori zela. Mossoek emakumearen bikotekidea atxilotu dute.