Gizartea -

Madrid Arena auzia

Madrilgo Udaltzaingoko buruak dimisioa aurkeztu du inputazioagatik

Madrilgo Udalak gaur bertan hasi du Emilio Monteagudoren postua hartuko duen pertsona bilatzeko prozedura, izendapen askeaz.

Emilio Monteagudo Madrilgo Udaltzaingoko burua. EFE
Emilio Monteagudo
Emilio Monteagudo Madrilgo Udaltzaingoko burua. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emilio Monteagudo Madrilgo Udaltzaingoko buruak dimisioa aurkeztu du astearte honetan, Eduardo Lopez-Palop Madrid Arena auziko epaileak haren inputazioa mantentzen duela jakin ostean. 2012ko azaroren 1ean, bost gazte hil ziren, jende-olde bategatik, festa batean.

Udaltzaingotik jakitera eman dutenez, Enrique Nuñez Udaleko Segurtasun eta Larrialdietako ordezkariak onartu egin du Monteagudoren dimisioa.

Gaur arte Udaltzaingoko buru izan denak kargua utzi du, auzian inputatuta dauden hamasei pertsonen inputazioa (horien artean, Monteagudorena) mantendu egiten dela dioen autoaren berri izan ostean. Autoak dio bost gizahilketa-delitugatik epaitu behar dituztela eta hamar lesioagatik.

Madrilgo 51 zenbakiko Instrukzio Epaitegiko titularraren autoak (abuztuaren 29koa da, baina gaur eman diete aldeei) auziaren ikerketa itxi du, eta prozedura laburrago bati hasiera eman dio.

Madrilgo Udalak gaur bertan hasi du Monteagudoren postua hartuko duen pertsona bilatzeko prozedura, izendapen askeaz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea