Gizartea -

Eguraldia

Ekaitz indartsu batek Arabako eta Bizkaiko mendebaldea astindu du

Ekaitza ezustean sortu da goizaldean, eta Araba eta Bizkaia zeharkatu ditu hegoaldetik iparraldera.

Ekaitzak Arabako eta Bizkaiko mendebaldea zeharkatuko du hegoaldetik iparraldera. Euskalmet
Ekaitzak Arabako eta Bizkaiko mendebaldea zeharkatuko du hegoaldetik iparraldera. Euskalmet
Ekaitzak Arabako eta Bizkaiko mendebaldea zeharkatuko du hegoaldetik iparraldera. Euskalmet

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ekaitz indartsu batek Arabako eta Bizkaiko mendebaldea astindu du gaur goizaldean, ezustean, baina dagoeneko baretzen hasi da. Ordubetean, 34 litro ur pilatu dira metro karratuko Gardeako estazioan, Amurrio eta Laudio artean.

Euskalmet euskal meteorologia agentziak azaldu duenez, ekaitza Araba eta Burgos arteko mugan eratu da gaur goizaldean, bat-batean, eta Araba eta Bizkaia zeharkatu ditu, hegoaldetik iparraldera.

Euriteak oso handiak eta bat-batekoak izan dira, batik bat Laudion, Amurrion eta Durangaldean.

Ekaitzaren ondorioz, ur asko pilatu da errepideetan, eta Trapagarango (Bizkaia) San Andres auzoa argindarrik gabe geratu da, Iberdrolak baieztatu duenez.

Euria guztiz baretuko da goizean, orduek aurrera egin ahala, eta arratsaldean uda giroa nagusituko da berriro.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Araba Eguraldia Bilbao Ekaitzak gaur