Gizartea -

Immigrazioa

Melillako Guardia Zibileko burua inputatuta, immigranteak egozteagatik

Prebarikazio delitua egotzi diote, hesia igaro duten immigranteak kanporatzearren. AUGC sindikatuak agenteen jarduera zuritu du, guardia zibilek ez dutela protokoloa ezagutzen esanez.

Melillako hesia. Argazkia: EiTB
Melillako hesia.
Melillako hesia. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Melillako Instrukzioko 2. Epaitegiak Ambrosio Martin Villaseñor Guardia Zibilaren burua inputatu du, immigranteak kanporatzean prebarikazio delitua egin duelakoan.

Emilio Lamo de Espinosa epailearen autoan agertzen denez, immigranteak marokoar agintarien esku uztea arau-hauste penala ote den argitzea da helburua, "Atzerritarren Legea aintzat hartu gabe" egiten delako.

Martin Villaseñor koronelak urriaren 3an deklaratu beharko du, 09:00etatik aurrera, inputatu gisa, muga zaintzeaz arduratzen den taldearen burua delako eta 2014ko apirilean abian jarri zen kanporatze protokoloaren arduraduna delako.

AUGCk bere burua zuritu du

Guardia Zibilen Elkarte Bateratuak (AUGC) salatu duenez, Barne Ministerioari bi urte baino gehiagoan Melillara sartzen diren etorkinen kasuen aurrean protokolo bat zehazteko eskatu ostean, bertan dauden agenteek lortu duten gauza bakarra buruek ustezko protokolo baten artikulu gutxi batzuk irakurtzea izan da, eta gero egiaztagiri bat sinatzera behartzea.

"Egin duten gauza bakarra da guardia zibilak bildu, protokoloa irakurri, eta ez guztia, baizik eta euren iritzian artikulu garrantzitsuenak baino ez, eta informazioa jaso dutela sinatzera behartu dituzte, ez diete kopia bat ere eman, material erreserbatua delakoan", esan dio AUGCk Europa Press albiste agentziari.

Melillako Ordezkaritzak, ondoren, ohar batean gaineratu duenaren arabera, protokoloa "ez zaie idatziz eman, Guardia Zibileko buruek irakurri zieten, bost minututan, zalantzak argitu baino zalantzak areagotuz, eta, gainera, ez zuten galderarik egitea onartu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea