Gizartea -

Elkarrizketa Sozialaren Mahaia

ELA eta Jaurlaritza etzi bilduko dira, elkarrizketa sozialaren harira

Aburto sailburuarekin batzartuko direla iragarri du sindikatuak baina gai horretan burua lehengo lepotik duela ohartarazi du ELAk.

Adolfo Muñoz, prentsaurreko batean. EFE
Adolfo Muñoz
ELAk EAJ kritikatu du kontratazio publikoen eztabaida blokeatzeagatik

0:30

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adolfo Muñoz ELAren idazkari nagusiak iragarri duenez, asteazkenean, urriaren 1ean, bilduko da Juan Mari Aburto Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte gaietako sailburuarekin, Jaurlaritzak Elkarrizketa Sozialaren Mahaia desblokeatzeko egin asmo dituen bileren baitan. Nolanahi ere, afera horretan burua lehengo lepoan duela ohartarazi du Muñozek, Jaurlaritzak "azken 40 urteetako politika aldebakarreko eta antisozialena" darabilelako.

ELAk Eusko Legebiltzarrean aurkeztu duen  Herri Ekimen Legegilea aurkezteko egin duen prentsaurrekoan egin du iragarpena Muñozek. Azaldu duenez, "halako bilerei beti eman diegu baietz. Joan den astean bileraren berri ba ote genuen galdetu zenigutenean, ezetz esan genuen, baina bi egun geroago gobernu autonomikoaren deia jaso genuen", argitu du.

Muñozen esaten, batzarra "asteazkenerako dago deituta, arratsaldeko seietan. Han izango gara, nola ez ba! Beti egon gara deitu gaituzten bilera guztietan", erantsi du.

Dena dela, gai honetan izan duten jarrerari eutsiko diotela iragarri du. Argudiatu duenez,  "azken hilabeteetan Gobernuak izan duen politikak gure jarrera berretsi baino ez dute egiten".

Izan ere, betiere Muñozen hitzetan "azken 40 urteetako politika aldebakarreko eta antisozialenari elkarrizketa sozialari deitzeak ez du zentzurik. ELAk ez dio babesik emango Jaurlaritzaren politika horri".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza ELA albisteak