Gizartea -

Ingurumen Ministerioa

Bizkaiko kostaldean zundaketak egiteko baimena jaso du Repsolek

Elantxobe eta Bermeo parean gasa badagoela uste du Repsolek. Oraingoz, Ingurumen Ministerioaren baimena jaso du zundaketak egin ahal izateko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Repsol enpresari Bizkaiko kosta parean zundaketak egiteko baimena eman dio Espainiako Ingurumen Ministerioak, “irizpide teknikoetan” oinarrituz eta derrigorrez bete behar zituzten baldintzak gainditu dituztela probatu ondoren.

Gaviota plataforma agortuta, Elantxobe eta Bermeo artean oraindik ere hidrokarburorik badela uste du Repsolek.

Kostatik 16 eta 22 kilometrora bitartean eta 4.000 metroko sakoneran arakatuko dute ingurua, Fulmar-1 eta Pelicano-1 zundaketa egitasmoen bitartez.

Fulmar proiektuak 4.000 metroko zuloa egingo du eta Pelicanok, berriz, 3.500 metrokoa.

Bi baldintza jarri dizkiote Repsoli: zetazeoei kalterik ez egiteko eta uraren kalitatea bermatzeko neurriak har ditzala.

Orain, gasa bilatzen hasteko, Industria eta Energia Ministerioak azken baimena eman beharko die.

Behin baimena izanda, putzu bakoitza egiteko 40 egun izango dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bermeo Repsol bideoak