Gizartea -

Gertakaria

Herbehereetako turista bat hil da itsasoan itota, Biarritzen

Milady hondartzan gertatu da ezbeharra. Itsasoa mugitu samar omen zegoen, eta surflariak eta sorosleak laguntzen saiatu dira, baina ez dute bizirik ateratzea lortu.

Biarritz
Biarritz
Gizonezko bat hil da Biarritzen, olatu batek harrapatuta

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herbehereetako turista bat ito da itsasoan, Milady hondartzan, Biarritzen (Lapurdi), Euskadi Irratiak jakitera eman duenez.

Itsasoa mugitu samar omen zegoen, eta olatu batek eraman du 50 urteko gizonezkoa.

Hari laguntzera joan diren surflari eta sorosleek ezin izan dute ezer egin hura bizirik ateratzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea bideoak Euskal Kostaldea Herbehereak argazkiak Gizartea Gaurko titularrak Eguneko albisteak Lapurdi Gaurko itotzeak