Gizartea -
Talidomidaren auzia
Epaileak baliogabetu egin ditu Talidomidaren biktimen kalte-ordainak
Biktimen elkarteko presidentearen esanetan, erabakia "kolpe latza" izan da.
Erredakzioa
Madrilgo Probintzia Auzitegiak Grunenthal botika-konpainiaren alde egin du, eta baliogabetu egin ditu lehen auzialdiko epaitegiak Talidomida sendagaiaren biktimei ezarritako kalte-ordainak.
Epaileen esanetan, AVITE Talidomidaren biktimen elkarteak salatutakoa "preskribatu" egin da, eta, horrenbestez, onartu egin du aipatu enpresak jarritako helegitea.
Kaltedunek duten urritasun puntu bakoitzeko 20.000 euroko kalte-ordaina ordaintzea ezarri zion botika-konpainiari lehen auzialdiko epaitegiak.
Jose Riquelme AVITEko presidenteak esan du epaileen erabakia "kolpe latza" izan dela, baina "borroka egiten" jarraituko dutela aurreratu du, helegitea aurkeztuko baitute.