Gizartea -

'Talidomida' epaiketa

Talidomida ekoizten zuen etxeak kalte-ordainak ordaindu beharko ditu

Administrazioak onartutako desgaitasun gradu bakoitzarengatik 20.000 euroko kalte-ordaina jaso ahal izango dute kaltetuek.

Talidomidaren ondorioz desgaitasuna duen pertsona bat. Artxiboko irudia
Talidomida gaitza duen pertsona bat
Talidomidaren ondorioz desgaitasuna duen pertsona bat. Artxiboko irudia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrilgo lehen auzialdiko 90. zenbakiko epaitegiak talidomida botikarengatik kaltetutakoei kalte-ordaina ordaintzera zigortu du Grünenthal konpainia farmazeutikoa. Administrazioak onartutako desgaitasun gradu bakoitzarengatik 20.000 euroko kalte-ordaina jaso ahal izango dute kaltetuek.

Gemma Susana Fernandez Diaz epaileak Avite talidomidaren biktimen elkarteak aurkeztutako eskariaren zati bat onetsi du. Kaltetuek 204 milioi euroko kalte-ordaina eskatu zuten botikak erangidako malformazioengatik. Kalte-ordainaz gain, botika-enpresak salaketa jarri zenetik sortutako legezko interesak ordaindu beharko ditu.

Epaia ez da irmoa eta hogei eguneko epean apelazio errekurtsoa aurkeztu daiteke.

Jarrera arduragabea

Epaileak azaldu duenez, "enpresa farmazeutikoak jarrera arduragabea izan zuen talidomida banatzerakoan, botikak eragiten zituen ondorio kaltegarriak ezagutzen baitzituen".

Ebazpenak dioenez, "salmentak etetearen inguruko informaziorik ez zien eman banatzaileak Espainiako medikuei". "Laguntzaileei ere informazioaren zati bat besterik ez zieten eman ezagutzera", gaineratu du.

"Botika-enpresak bazekien Espainian malformazioak zituzten haurrak jaiotzen ari zirela, eta jaiotza horiek talidomida botikarekin lotu zirela", amaitu du.

Goragalearen aurkako botika

Talidomina haurdun zeuden emakumeei eman zieten botika da, goragaleari aurre egiteko. 50. hamarkada amaieran eta 60. hamarkada hasieran banatu zen botika. Alemanian orain 50 urte debekatu zuten talidomida. Espainian, berriz, urte batzuk gehiagoz errezetatu zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia bideoak Epaiketak Gaixotasunak albisteak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Albisteak Osasunari buruzko albisteak Sendagaiak albisteak Desgaitasuna Industria farmazeutikoa