Gizartea -
Kaleratzeak
Bost etxegabetze galarazi dituzte Bartzelonan, protesten bitartez
Guztira 12 kaleratze egin nahi dituzte gaur, baina dozenaka lagun segizio judizialen atzetik doaz, etxegabetzeak oztopatzeko asmoz.
Erredakzioa
Bartzelonan, Nou Barris auzoan, 12 etxegabetze egin behar zituzten gaur goizean, baina, plataforma batzuek deitutako protesten eraginez, dagoeneko bost bertan behera utzi dituzte.
Segizio judizial bi joan dira goizean etxegabetze horiek egitera, baina elkarretaratzeen eraginez, bertan behera utzi behar izan dituzte horietako batzuk.
Guztira 15 etxegabetze egin behar zituzten astelehen honetan, baina, goizeko lehen orduan, hiru bertan behera geratu dira, beste arrazoi batzuk direla medio.
Protestak deitu dituzten plataformetako kideak segizio judizialen atzetik joan dira, etxegabetzeak oztopatzeko asmoz.