Gizartea -
Gertakaria
Sute batek etxebizitza bat kiskali du Donostiako Gros auzoan
Hiru pertsona artatu behar izan dituzte astearte honetan kea arnasteagatik. Zaurituetako bi ertzainak dira.
Erredakzioa
Hiru pertsona artatu behar izan dituzte astearte honetan kea arnasteagatik, Donostiako Gros auzoko eraikin batean izan den sute baten ondorioz. Zaurituetako bi ertzainak dira.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, eguerdiko 12:45 aldera, Groseko Bermingham kaleko 7. zenbakian gertatzen ari zen sute baten abisua jaso du.
Sutearen ondorioz, eraikina hustu behar izan dute, baita kale bereko 5. zenbakia eta Zabaleko kaleko 38. ere. Suhiltzaileak bertaratu dira sua itzaltzeko. Suak sorturiko kearen ondorioz, hiru pertsona artatu behar izan dituzte, kea arnastu dutelako; zaurituetako bi ertzainak dira.