Gizartea -

Hiesaren nazioarteko eguna

Infekzioak % 10 gutxitzeko plana abiatuko du Jaurlaritzak

Giza Immunoeskasiaren Birusa (GIB) duten 7.500 pertsona eramaile daude Euskadin, gutxi gorabehera, eta, kalkuluen arabera, horien herenak ez daki.

Sexu trasnmisiozko infekzioek gora egin dute homosexualen artean

1:52

Eredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak 2015-2018 aldirako Plan Estrategiko berri bat jarri dute martxan, Gizan Immunoeskariaren Birusa (GIB) eta sexu transmisiozko bestelako infekzioak % 10 gutxitzeko.

Horrela jakinarazi du Jon Darpon Osasun sailburuak, abenduaren 1eko Hiesaren Aurkako Munduko Egunaren harira egindako agerraldian. Maria José Fuster Hiesaren Diziplina arteko Espainiako Elkarteko zuzendaria eta Daniel Zulaika Euskadiko Hiesaren eta STI planeko koordinatzailea ere prentsaurrekoan izan dira.

Osasun sailburuak "erne egoten jarraitzeko" deia egin du eta "hobetzen ari den baina oraindik bertan dirauen errealitatearen aurrean" prebentzioa eta kontrola indartzearen alde agertu da, zehazki, Hiesaren Aurkako Munduko Egunaren aurtengo leloaren harira: "Hiesa ez da iraganeko kontua, kontuan izan egun ere".

Hala, Giza Immunoeskasiaren Birusa (GIB) duten 7.500 pertsona eramaile daude Euskadin, gutxi gorabehera, eta, kalkuluen arabera, horien herenak ez daki. Hala ere, GIBaren infekzio berriak asko jaitsi dira Euskadin azken urteetan: 2009an 207 diagnostiko berri egin ziren, eta 2013an, ordea, 143.

Aurten hautatutako leloak gogorarazten duen bezala, eta Osasun sailburuak berak azpimarratu duenez, hala eta guztiz ere, GIBa eta sexu transmisiozko infkezioak "errealitate bat dira eta erne egon behar dugu horren aurrean". "Horregatik, hainbat ekintza lantzen eta egiten ari gara Osakidetzatik. Horiek guztiak infekzio mota horien prebentzioaren eta kontrolen efikazia hobetzera bideratuta daude", gaineratu du.

Ekintza horien artean, 2015-2018 aldirako Hiesa eta Sexu Transmisiozko bestelako Infekzioak Prebenitzeko eta Kontrolatzeko Plan Estrategikoa nabarmentzen da. Plan Estrategiko hori garatzen ari dira eta nazioarteko gomendioen arabera egin da.

Osasun sailburuak azaldu duenez, planak funtsezko bi ardatz ditu: alde batetik, GIBaren eta sexu transmisiozko infekzioen kasu berriak prebenitzea, horien eragina % 10 gutxitzeko helburuarekin; eta, bestetik, birusek erasandako pertsonekiko arreta, terminoaren zentzun guztietan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaixotasunak