Gizartea -
Sevillan
Isabel Pantoja Alcalá de Guadairako espetxean sartu da
Abeslaria goizeko 8:00etan sartu da espetxean, Malagako Auzitegiak ezarritako bi urteko zigorra betetzeko. Dirua zuritzea egozten dio epaileak.
Erredakzioa
Isabel Pantoja abeslaria Sevillako Alcalá de Guadairako espetxean da, Malagako Auzitegiak ezarritako bi urteko espetxe zigorra betetzeko. Epaileak dirua zuritzea egotzi dio.
Abeslaria goizeko 8:00etan sartu da espetxean.
'Cantora' bere lursorutik Mercedes batean joan da Pantoja Alcalá de Guadaira emakumezkoen espetxera.Beltzez jantzita, Agustin bere anaiarekin joan da abeslaria. Dozenaka argazkilarik, telebista-kamarak eta kazetarik Pantoja espetxearen kanpoaldean itxaron dute. Poliziak gunea hesiz inguratu du.
Malagako Lurralde Auzitegiak atzera bota zuen kartzelatzea bertan behera uztea eskatuz Pantojak aurkeztutako erregu-errekurtsoa, eta hiru eguneko epea ezarri zion abeslariari kartzelan sartzeko. Artistaren abokatuak, Angel Galanek, jakitera eman zuen bere borondatez joango zela espetxera, eta ez duela indulturik eskatuko.