Gizartea -
Larunbatean izango da
Zumarragak eta Urretxuk Beldur Barik topaketak hartuko dituzte
Indarkeria sexistaren aurkako jarrerak erausten dituzten ikus-entzunezkoak saritzen dituzten Beldur Barik golardoak banatuko dituzte.
Erredakzioa
Zumarraga eta Urretxu herriek (Gipuzkoa) indarkeria matxistaren aurkako Beldur Barik 2014 topaketak hartuko dituzte larunbatean.
Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak azaldu duenez, ekitaldiotan Beldur Barik sariak emango dituzte. Hain zuzen ere, neskak eta mutilak emakumeei inposatutako desberdintasunari aurre egiten erakusten dituzten ikus-entzunezko lanak sarituko dituzte. 12 eta 26 urte arteko gazteentzat daude zuzenduta sariak.
Aurten, 224 lan aurkeztu dituzte. 500 euroko sari bat eta 300 euroko beste bat emango dituzte kategoria bakoitzean. Horiez gain, beste bi golardo entregatuko dituzte: sari popularra (erabiltzaileek webean botoa emanda hautatuko dute) eta ikus-entzunezko muntaia onenarena, biak 300 eurokoak.
Emakundeko zuzendariaren esanetan, "lanotan antzeman daiteke gazteek gero eta argiago dituztela indarkeria sexista eragin dezakeen desberdintasunaren faktoreak". "Beldur Barik eta tankera horretako programei esker, gazteek oro har eta neskek bereziki indarkeria sexista motak identifikatzeko erremintak dituzte", gaineratu du.
PUNTU MOREA
Bestalde, bihar Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Eguna dela eta, Landaidak "puntu morea" erabiltzeko deia egin die herritarrei, ikur hori jendaurrean erakusteak jatorria emakumeen eta gizonen arteko desberdintasuna duen indarkeria mota honen aurkako konpromiso aktiboa erakustea baitakar.