Gizartea -

Auzitegi Gorena

12.000 euroko isuna Carrefourri, bezero baten argazkia erakusteagatik

Bezeroak ordenagailu bat erosi zuen, irudiak grabatu eta, gero, dendara eraman zuen berriz, ezin zuelako piztu. Dendak konpondu eta erakusgai ipini zuen, bezeroaren eta haren semearen irudiarekin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Gorenak 300 eurotik 12.000 eurora igo du Carrefourrek bezero bati ordaindu behar dion isuna, intimitaterako eskubidea urratzeagatik, zentroak bezeroaren eta haren semearen (adin txikikoa) irudi bat erakusketan zuen ordenagailuan ikusgai jarri baitzuen.

Epaiak zehaztu duenez, salatzaileak ordenagailu mugikor bat erosi, baina handik gutxira itzuli zuen, ezin baitzuen piztu. Ordenagailuan argazki pertsonalak grabatu zituen bezeroak, eta ordenagailua itzultzean jakinaren gainean jarri zituen dendako langileak. Izan ere, Carrefourretik irudiak ezabatuko zituztela ziurtatu zioten.

Handik egun batzuetara, Carrefourrek ordenagailua salgai jarri zuen berriro, baina pantailan bezeroaren eta haren semearen irudi bat ikus zitekeen. Nahiz eta Algeciraseko 3 zenbakiko Lehen mailako Auzitegiak 12.000 euroko kalte ordaina ordaintzera zigortu zuen Carrefour, Cadizko Lurralde Auzitegiak 300 eurora murriztu zuen isuna, neurri batean bezeroaren errua ere izan zela argudiatuta, gailua “itzuli baino lehen ez zituelako argazkiak ezabatu”.

Gorenaren iritzian, baina, Auzitegiak “inkongruentziaz” jokatu zuen. “Egokia da aipatzea salatzaileak ezin izan zituela argazkiak ezabatu ezin zelako ordenagailua piztu”.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Gorena Delituak azken ordukoa Epaiketak albisteak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Supermerkatuak gaur