Gizartea -
Ezbeharra
71 urteko ehiztari bat zauritu da Forondan, tiro baten ondorioz
Zauritua Gasteizko Txagorritxu ospitalera eraman dute.
Erredakzioa
71 urteko ehiztari bat zauritu da Forondan (Gasteiz), antza denez, berarekin batera ehizaldia egiten ari zen beste ehiztari batek botatako tiroa jasota.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak berri eman duenez, ezbeharra 11:30ean gertatu da eta horren berri izandakoan, hainbat ertzain bertaratu dira ezbeharraren tokira.
Zauritua lur orotako ibilgailu batean jaitsi dute menditik eta, ondoren, Txagorritxuko ospitalera eraman dute.
Ertzaintzak ikerketa bat abiatu du ezbeharraren nondik norakoak argitzeko, dena den, istripu bat izan dela dirudi.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea