Gizartea -
Iruzurra egotzita
Nicolas txikik epailearen aurrean deklaratuko du berriz ostiralean
Iruzur egitea eta agiriak faltsutzea egotzita egotzi dio epaileak.
Erredakzioa
Artur Zamarriego Madrilgo 2. Zenbakiko instrukzio epaileak ostiralean deklaratzera deitu du Francisco Nicolas Gomez Iglesias, Nicolas txiki, iruzurra eta agiriak faltsutzea egotzita.
Iturri juridikoak aipatuta EFE agentziak azaldu duenez, auziari sekretua partzialki kendu diolako deitu du deklaratzera berriz epaileak.
Francisco Nicolas Gomez urrian atxilotu zuten, Madrilen, Gobernuko kide zela esateagatik eta agiri faltsuak erabiltzeagatik, baina aske utzi zuten ondoren.
Mercedes Perez Barrios 24. zenbakiko instrukzio epaileak orduan publikatu zuen autoaren arabera, gazteak hainbat kargu politiko dituela esaten zuen, baina ez du agiririk aurkeztu adierazpen horiek frogatzeko.
Epailearen esanetan, "ezin da ulertu gazte hori hainbat ekitalditan eta konferentziatan sartu izana", inolako identifikaziorik aurkeztu gabe.
Nicolas txikik beste auzi bat du zabalik, Espainiako Inteligentzia Zerbitzuek (CNI) kereila bat aurkeztu baitu horren aurka, gazteak euren kolaboratzailea zela esan zuelako.